Image

BIONEUROEMOZIOA® HELBURUAK


Hauek dira Bioneuroemozioaren® helburu nagusiak:

• Pertsonen ongizatearen lorpena erraztea.

• Bizitzaren ikuspegi holistiko bat sustatzea, burua gorputzarekin eta ingurunearekin lotuz. 

• Gizarte-ongizateko eta osasun arloko zientzia ezberdinen artean integratzea, gaixotasunen eta arazo psikosozialen tratamendu holistiko bat lortzeko.

Ondoko lerrootan zera argitu nahi da: Bioneuroemozioa® ezin da terapia edo tratamendu batekin alderatu. Horrexegatik, beste eremu batzuetako profesionalen lana baztertzea ez da inondik inora Bioneuroemozioaren® helburuen artean sartzen, ezta bezero bat jasotzen egon daitekeen mediku tratamenduak ordezkatzea ere. Izatekotan, Bioneuroemozioak® tratamendu horien eraginkortasuna hobetzeko balio lezake, baina sekula ez hauek kentzeko edo ordezkatzeko. Bioneuroemozioa® kontsulta-modu humanista bat da eta helburu nagusitzat ez du gizabanakoaren sendatze fisikoa, osasun emozionalean eraginez pertsonen ongizatearen lorpenean bidea erraztea baizik.
©2024 Zualbe. All Rights Reserved. Politica de privacidad. Aviso legal.